Merkantzien gaueko banaketa proba egin dute Santutxuko kaleko Eroskiaren parean

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 19a, 11:06

Zama-lanak egin dira gaur goizaldean Santutxu kaleko 17an dagoen Eroski establezimenduaren aurrean. Banaketa zerbitzua protokolo zorrotza jarraiki egin da, zonaldeko auzokideei endredorik ez eragiteko. Probak iraun bitartean, zarata-neurketak egin dira, etorkizunean zerbitzua hobetzeko eta plana behin betiko ezartzeko.

Gaueko banaketa-zerbitzua, Bilboko Udalak martxan jarriko duen merkantzien Hiriko Banaketa Plan berriaren hiru proba pilotuetako bat da, helburu duena banaketak erosoagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izatea.

Probak iraun bitartean, zarata-neurketak egingo dira, etorkizunean zerbitzua hobetzeko eta plana behin betiko ezartzeko.

Probaren emaitzak inguru horretako bizilagunei jakinaraziko zaizkie.