Bihar goizaldean zama-lanak egingo dira Santutxu kaleko 17an dagoen Eroski establezimenduaren aurrean. Banaketa zerbitzu hau, protokolo zorrotz bat segituta egingo da, zonaldeko auzokideei endredorik ez eragiteko. Banatze-lanak 05:30etatik 07:00etara bitartean egingo dira. Horretarako, ordu horretan, ibilgailuen zirkulaziorako errei bat okupatuko da.
Goizaldeko banaketa-zerbitzua, Bilboko Udalak martxan jarriko duen merkantzien Hiriko Banaketa Plan berriaren hiru proba pilotuetako bat da, helburu duena banaketak erosoagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izatea. Probak iraun bitartean, zarata-neurketak egingo dira, etorkizunean zerbitzua hobetzeko eta plana behin betiko ezartzeko.
Eraginpeko aldean aparkatuta dauden kotxe guztiei utziko zaie irteten.
Probaren emaitzak inguru horretako bizilagunei jakinaraziko zaizkie.