Telleria eta Mazoren azken filma Donostiko zinemaldiko Zabaltegi sailean lehiatuko da

bertonaldizkaria 2012ko ira. 6a, 12:00

Pozarren daude Patxo Telleria eta Aitor Mazo mahatsorriak Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean lehiatzeko hautatua izan baita bikoteak zuzendutako azken filma. ‘Bypass’ komedia erromantikoa urriaren 11n pantailaratuko da.

Gorka Otxoa, Sara Cozar eta Barbara Goenagak besteak beste protagonizatzen dute ‘Bypass’ komedia erromantikoa. Bertan generoaren osagai klasikoak nahasten dira: amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra... Horrez gain, tragediari lapurtutako elementu bat ere gehitzen da: heriotza.

https://www.facebook.com/Bypassfilm

https://twitter.com/Bypassfilm