Barrakak joan dira, zirkoa laster joango da

bertonaldizkaria 2012ko ira. 6a, 13:47

Aste Nagusia gehien luzatzen dutenak izan ohi dira Etxebarria parkeko barrakak eta zirkoa. Desagertzen azkenak.

Barrakek asteon dena bildu eta alde egin dute belardi zapuztua azaleraziz. Zirkoak azken egunak ditu. Orain, udal langileen txanda da. Kostako da, baina lortuko dute denborarekin ohiko itxura bueltatzea Mahatserriko parke kutunetakoari.