Piparik ez Mallonako futbol zelaian

bertonaldizkaria 2012ko ira. 6a, 13:55

Atean debeku kartela jarriz hasi dute denboraldi berria Mallonako futbol zelaian. Pipak debekatu dituzte "garbitasuna dela eta".

Mahatserriko futbol talde ugariren egoitza den Mallonara jo behar duenak badaki aurrerantzean bertan zer ezin duen jan. Denboraldi berrian, arau berria.