Garaizarko Matsorriak Irulegiko Mahastien Bestan

bertonaldizkaria 2012ko ira. 7a, 18:00

Larunbatean, irailak 8, hasiko da Baigorrin Irulegiko ardoa goraipatzeko urtero ospatzen den Mahastien Besta. Bertan izango da kantari Garaizarko Matsorriak abesbatza.

Arratsaldeko 20:30etan, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat eskainiko dute Euskal Herriko zazpi probintzietatik joango diren gizonezkoen abesbatzek, besteak beste, Bilboko Garaizarko Matsorriak, IruƱako Gizonezkoen abesbatza, Donostiako Ertizka Otxotea, Laudikoko Santa Luzia Abesbatza, Garaziko Nekez Ari korua, Atharratzeko Xiberoko Zohardiak eta Lapurdiko Getariko Bihotzez.

Aldez aurretik, 14:30etatik aurrera, Irulegiko upeltegien irekiari ekingo zaio aipaturiko zazpi abesbatzen parte-hartzearekin.

Igandean, goizeko 9:00etan hasita jarraituko du festak, Irulegiko mahastietatik burutuko diren ibilaldi eta mahastizainen etxeetan ardo dastatzekin. Baigorrin animazioak (musika, kantuak, pelota partidak...) izango dira egun osoz.