Mallonako jai "berpiztuak" gaur eta bihar

bertonaldizkaria 2012ko ira. 14a, 10:02

Lau lagun elkartu dira Mallona-Gurutze auzoko aspaldiko jaiak berreskuratu asmoz. Jai Batzordea eratu dute eta auzotarrei parte hartzeko deia zabaldu diete. Horrela, gaur eta bihar ospatuko dituzte Mallonako jai "berpiztuak". Batzordeak adierazi duenez, "xumeak izango dira, baina guztion parte-hartzearekin oso politak".

Gaur eta bihar ospatuko dituzten jaiei "jarraikortasuna" eman nahi die Jai Batzordeak hurrengo urteetan ere. Oraingoz, lau kidek baino ez dute osatzen batzordea, baina aurrerantzean "askoz gehiago" izatea espero dute. Horregatik Mallona eta Gurutze auzoko bizilagunak jaien antolaketan parte hatzera animatu dituzte.

Irailak 14 barikua

11:30-14:00 Gervasin eta Txispitarekin diana eta txistua

19:00 Txupinazioa Plaza Beltzean

19:30 Trikipoteoa auzoko tabernetatik

Irailak 15 zapatua

11:30 Gervasin eta Txispitas

11:30-13:00 Haur jolasak