Dantza tradizionala ikasteko erakustaldi-tailerra gaur Camposen 7etan doan

bertonaldizkaria 2012ko ira. 24a, 08:58

Euskal musika eta dantza tradizionalaren ikasketara, praktika eta gozamenerako alternatiba erakargarria izan nahi du Dantzaldi Ibiltariak. Bertatik bertara ezagutu nahi duten guztientzat, aurkezpen-erakustaldia antolatu du gaur Aiko taldeak. Hitzordua, Campos Antzokiko Bobeda Aretoan 19:00etan.

·  Bilboko Dantzaldi Ibiltariaren ikastaroa, urritik ekainera, Campos Eliseos Antzokian izango da ASTELEHENERO bi txandatan; 18:30etatik 20:00etara hasi berri direnentzat, eta 20:00etatik 21:30etara  hobekuntzakoa.

Izena emateko epea zabalik dago jadanik. Matrikula www.aikotaldea.com webgunean edota 634 423 539 telefonoan ere egin daiteke. (2012ko urritik 2013ko ekainerako ikastaroaren prezioa: 150 €)

·  Musikariez eta dantza-irakasleez osatutako Aiko Taldeak Dantzaldi Ibiltariaren edizio berri honetan, Donostia, Galdakao, Sopela, Zarautz, Gernika eta Durango bisitatuko ditu, eta azken herri honetan, HILEAN BEHIN, dagoeneko ohikoa bihurtu den ERROMERIA tradizionala ospatuko du Plateruena Kafe Antzokian

·  Duela lau urte abiatu zenez geroztik, DANTZALDI IBILTARIA -BBK Fundazioak eta Aiko Taldeak bultzatutako ekimena- musika eta dantza tradizionala ikasi, praktikatu eta gozatzeko era berri eta erakargarritzat kontsolidatu da, Aikok han-hemenka antolatutako ikastaro, tailer eta mintegietan partekatu eta irakasten duen metodologia propioari esker

INFO + AIKO TALDEA