Abenturaz beterik dator Bidaiarien Txokoa

bertonaldizkaria 2012ko ira. 27a, 09:59

Lurreko tontorrik garaienetako batera igotzea, Coloradoko ibaiaren ur-lasterretatik piraguaz jaistea edo 4x4 ibilgailu batean Dakar rallya bakarrik egitea dira Bidaiarien Txokoa ekimenaren aurtengo edizioan protagonistek lehen pertsonan aurkeztuko dituzten esperientzietako batzuk.

Abentura lehen pertsonan

Hamaika urte behar izan zituen Carlo Escribanoren espedizioak Colorado ibaia piraguan jaisteko baimena lortzeko. Hamabost egun iraun zituen abenturan ia 360 kilometro egin zituen, Arizonako (EEBB) ingurune natural paregabe horretan. Carlo Escribanok Coloradoko kanoian bizi izandako esperientziaren berri emango digu URRIAREN 10ean, arratsaldeko 19:30etan.

Hirugarren hitzaldia, Josu Zabaletak euskaraz eskainiko duen “Bost idazle Siziliaren bila”, Siziliatik egindako literatur bidaia da, uharte hartako bost idazle handiren eskutik. Aldi berean, udaltegiko liburutegian, Italiako uharte horretako hainbat irudi eta dokumentazio jasotzen dituen erakusketa egongo da ikusgai (urriaren 15etik 31ra).

Amaitzeko, hitzaldi zikloari amaiera emateko (urriaren 24an, arratsaldeko 19:30etan) Ignacio Corcuerak “Livingstone”, Dakar rallyaren azken edizioan, bakar-bakarrik, bizi izan zuen abenturaren berri emango digu. 4x4 ibilgailu batean Argentina, Txile eta Peru zeharkatu zituen. Horrez gain, abenturan erabili zuen ibilgailua, “Tigre”, Udaltegian bertan egongo da aparkatuta.

Programaren beste atal deigarrienetako bat, Munduko Musikari eskainitako doako kontzertu zikloa izango da. URRIKO ostiral guztietan eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Begoñako Udaltegian, baita ere. Aurtengo edizioan lau kontzertu eskainiko dira: musika afrikarra, brasildarra, arabiarra eta txalapartaren soinu tradizionala beste kultura batzuetako perkusioarekin fusionatuko duen kontzertua. Lehenengo kontzertua OSTIRAL honetan, urriaren 28an, izango da, ÁFRICA DEJEBEKA taldearen eskutik.

URRIAN baita ere, “Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” ekimenak txoko bat gordeko du, astearte guztietan (19:30etan), EITB-ren “Chiloe” bidaia programa ezaguna eskaintzeko, Euskal telebista publikoaren laguntzari esker. Lehenengo saioa URRIAREN 2an izango da, eta Alberto Arizkorretak eta Xunban Intxaustik osatzen duten programako taldea bertan egongo da. Tahitin zentratutako bi saio aurkeztuko dituzte. Gainerako emanaldiek Kroaziara, Norvegiara eta Siriara eramango dute ikuslea.

Bideo lehiaketa

Egia esan behar bada, “Bidaiarien Txokoa - Rincón del viajero” kultur programa joan den martxoan abiatu zen, bidaiei buruzko jatorrizko laburmetraiak sarituko dituen Bidaiari Dubi Dubi lehiaketaren lehen edizioaren deialdiarekin. Ekimen hori 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Lehiaketara aurkezten direnek, gehienez ere hiru minutuko iraupena izango duten bideoak aurkeztu beharko dituzte, eta bidaia bateko zenbait lekuren irudiak jaso beharko dituzte, bertako protagonistak dantzan ari diren bitartean. Lanak Bilboko Udaleko web gunearen bitartez bidali beharko dira, eta aurkezteko epea URRIAREN 7an amaituko da.

AZAROAN tailerrak burutuko dira, jendearen artean interes gehien sortzen duen jardueretako bat. Berrikuntza gisa, eta sare sozialen bultzada kontuan izanik, aurtengo edizioan, bidaiei buruzko blog pertsonala nola sortu erakutsiko digun ikastaroa eskainiko da. Horrez gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak, ikus-entzunezko argazki muntaketak egiteari buruzko tailerra eskainiko du aurten berriro ere. Ikastaroa bidaietako oroitzapenak modu erakargarriagoan aurkezten ikastera dago bideratuta, etxeetako ordenagailuetan ohikoa den programa informatikoa erabiliz –MovieMaker–, horrela partaideek euren bidaietan ateratako argazkiei ahalik eta etekin gehiena atera ahal izateko.

Tailerretan izena emateko epea urriaren 8tik 21era bitartean egongo da zabalik, eta izen ematea Bilboko udaleko web gunearen (www.bilbao.net) bitartez egin ahal izango da. Bertan ordutegiei (euskarazko eta gaztelaniazko tailerrak) eta izena emateko prezioari buruzko informazio guztia egongo da.

BIDAIARIEN TXOKOA, agenda

Erakusketa:

URRIAK 15-31: “Sizilia - Sicilia”. Begoñako liburutegian.

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak:

URRIAK 3, 19:30etan. “Next time Inshallah: Expedición de Invierno G1”, Alex Txikon.

URRIAK 10, 19:30etan. “Descenso por el gran cañón del Colorado en piragua”, Carlo Escribano.

URRIAK 17, 19:00etan. “Bost idazle Siziliaren bila”, Josu Zabaleta (euskaraz).

URRIAK 24, 19:30etan. “Dakar 2012: Argentina-Chile-Peru en solitario”, Ignacio Corcuera, “Livingstone”.

Kontzertuak / Munduko musika:

IRAILAK 28, 20:00etan. África Djembeka. Afrika mendebaldeko musika mandingoa.

URRIAK 5, 20:00etan. Thaïs Morell. Brasilgo musika.

URRIAK 19, 20:00etan. Mafi Masari. Musika arabiar fusioa.

URRIAK 26, 20:00etan. Bi hotz-en taupadak. Txalaparta eta perkusioa.

Emanaldiak:

Chiloé programako dokumentalen emanaldiak, EiTB-ren laguntzarekin:

URRIAK 2, 19:30etan. Alberto Arizkorretak eta Xunban Intxaustik osatutako programako taldea bertan egongo da. “Tahiti: Papeete y Bora Bora” – “Tahiti: Regata Hawai Nui Va´a”.

URRIAK 9, 19:30etan. “Croacia: Zagreb”– “Croacia: Zadar, Split y Dubrovnik”.

URRIAK 16, 19:30etan. “Norvegia: Tromso, Ipar Lurmuturra eta Kirkenes” – “Flandes: Amberes, moda eta kultura garaikidea” (euskaraz).

URRIAK 23, 19:30etan.  “Siria: Damasco” y “Siria: Palmira y Alepo”.

Lekua: Begoñako udaltegia (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan). Sarrera dohainik aretoko leku guztiak bete arte.

INFO +  www.bilbao.net / www.kulturabarrutik.net