Oihana Bartra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekora sailkatu da

bertonaldizkaria 2012ko aza. 5a, 13:58

409 puntu eskuratu zituen atzo Zornotzako Zelaietan zentroan eginiko azken kanporaketan. Finala abenduaren 15ean izango da Miribillako frontoian.

INFO + BRANKA

Oihana Bartra santutxuarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa irabazi zuen atzo Zornotzako Zelaieta zentroan. Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta, Julen Erezuma, Oihana Bartra eta Unai Ormaetxea aritu ziren bertsotan, eta Bartrak 409 puntu eskuratu zituen; Erezumak, 386; Ormaetxeak, 354; Arrutiak, 352; Landetak, 310,5; eta Legarretak, 298,5.

Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria, Fredi Paia, Igor Elortza eta Oihana Bartra izan dira bost kanporaketetako garaileak. Basaurin egingo dute lehen finalaurrea, azaroaren 18an. Finalaurre horretan Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano, Iñaki Iturriotz eta Bartra bera izango dira.

Finala, abenduaren 15ean egingo dute Bilbon, Miribillan.