‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmaren emanaldi bikoitza izango da gaur (azarok 6) Bilboko Kafe Antzokian 19:00etan eta 21:30ean 5 euroren truke.
Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi zuzendarien Barrura begiratzeko leihoak dokumentala aurkeztu zuten urriaren 27an Bilbon. Lanak jendearen arreta deitu du eta Abando Ibarrako Bizkaia aretoa txiki geratu zen filma ikustera gerturatu ziren lagun guztientzat. Gaur, Bilboko Kafe Antzokian izango da filma ikusteko aukera bikoitza.
Film dokumetalak bost euskal preso politikoren errealitateak kontatzen ditu, bizipen bakoitza zuzendari batek landuz. Lana ekainean bukatu zuten eta Donostiako zinemaldian aurkeztea izan zen euren hasierako asmoa. Egitasmoaren antolatzaileek ukatu egin zieten eskakizuna eta aurre-estreinaldia Zinemaldiaren data berdinean egin zuten Viktoria Eugenia antzokian, egitarau ofizialetik at.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagasti
Argazkia: Juantxo Sardon
Soinua: Beñat Gantxegi
Musika: Pascal Gaigne
Muntaia: Maialen Sarasua
Iraupena: 1h 30 min
Hizkuntza: Euskara (azpitituluak gazteleraz, inglesez, frantsesez)
Ekoizpena: Zinez
INFO + ZINEZ