Igandean, Basaurin, Bartra eta Estiballes beste lau bertsolarirekin lehiatuko dira

bertonaldizkaria 2012ko aza. 16a, 09:34

Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria, Fredi Paia, Igor Elortza eta Oihana Bartra izan dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bost kanporaketetako garaileak. Basaurin egingo dute lehen finalaurrea, azaroaren 18an.

Finalaurre horretan Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano, Iñaki Iturriotz eta Bartra izango dira lehian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, abenduaren 15ean izango da Bilbon, Miribillako frontoian.

INFO + BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA