Atzo arratsaldean izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Gernika-Lumon eta Miren Amurizak lortu zuen puntuaziorik altuena eta finalerako zuzeneko txartela. Erabakita geratu da zein bost bertsolarik lortu duten finalerako pasea puntuazioaren arabera.
Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amurizarekin batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira Miribillako Bilbao Arenan kantuan.
Gogoratu, finala abenduaren 15ean izango da, 17:30ean, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurretiaz erosteko aukera izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. 12:00etarako zabalduko da txarteldegia.