Donostiako Zinemaldiaren Culinary Zinema atalean parte hartu zuen pasa den irailean Daniel Cohenek zuzenduriko ‘Chef’ pelikulak. Jean Reno, Michael Youn eta Santiago Segura ditu aktore nagusi eta Bilboko Multi aretoetan ikusgai dago jada.
Zinema Euskaraz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EPE- APV eta IBAIA ikus-entzunezko ekoizle taldeek osatzen duten ZINEUSKADI elkartearen barnean dagoen programa bat da. Programa honen helburu nagusia hiritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da. “