Bilduk bat egin du Krematorioaren lizentzia ez luzatzeko eskariarekin

bertonaldizkaria 2013ko urt. 14a, 11:04

Bilboko Bildu Udal Taldeak, Zumalakarregiko Krematorioaren lizentzia ez luzatzeko eskaera egingo du hilabete honetako Udalbatzan.

Hori dela eta, Funeraria Bilbainako Krematorioaren Aurkako Batzordeak elkarreratzea deitu du Udalbatza egiten ari den bitartean: urtarrilak 31, eguerdiko 11:00etan Udaletxeko eskaileretan.