Eusko Jaurlaritzak (34/2007 Legea) Funeraria Bilbainari Errausketa Labearen lizentziarako emandako Baimen Administratiboak "hainbat irregulartasun juridiko eta administratibo ditu", Bilboko Bildu alderdiko Txema Agirreazkuneagak adierazi duenez.
Horregatik, egun, Zumalakarregiko 10. zenbakiko Errausketa Labea ezartzeko Funeraria Bilbainari eskainitako "lizentzia amaitzeko urte batera aurkitzen garen honetan, egindako akatsak gainditzeko aukera daukagu, Udal honetatik inguruan bizi diren pertsonen osasuna babesteko erabaki irmoa hartuz". Azkuenagak 031072000042 Espedientearen edukiak izan ditu oinarri bere adierazpenetan.
Gauzak horrela, Bildu alderdiak urtarrilaren 31rako deituta dagoen Bilboko Udal Osoko Bilkuran honako proposamena luzatuko dio, batetik, Eusko Jaurlaritzari "2011ko urtarrilean agindutako eta 2014ko urtarrilean bukatuko den Baimen Administratiboa luzatu edota berritu ez dezala" eta, bestetik, Bilboko Udalari "haren konpetentzia den heinean, Errausketa Labearen jarduera baimena bertan behera utz dezala egondako hamaika irregulartasun juridiko eta administratiboei helduz".