Patakon ekintzaileentzako zentroa izango da

bertonaldizkaria 2013ko urt. 18a, 10:11

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan du gazte ekintzaileentzako zentroa izango dela Matiko kaleko Patakon. Deian zein El Correon argitaratu dutenez, eraikina Irazabal Zentroa deituko da; Udalari eraikina eman dion familiaren omenez.

Azkunaren hitzetan, “eraikinak ez du argirik, urik ezta igogailurik ere”. Horrenbestez, Udalak “diru apur bat” duenean Matikoko 6. zenbakian dagoen eraikina atondu eta gazte ekintzaileen zein enpresa txikien esku utziko duela.

Ekainaren 26an hustuarazi zuen Ertzaintzak Patakon kolektiboak hilaren hasieran okupatutako eraikina. Ordura arte, sotoa eta beste 7 solairu dituen eraikina ia mende erdi eman zituen hutsik.