Café Bar Bilbaok antolatzen duen teatro laburreko gidoi sariak plazaratu ondoren, testu saridunen irakurketa dramatizatua izango da urtarrilaren 31n, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian.
Bi testu hauek dramatizatuko dira:
• “Azken ordua”, Iñaki Odriozolaren bakarrizketa.
• “Pienso, pero no existo (¡Y qué se le va a hacer!)”, Juan Aguirre Sorondoren komedia ilustratua.
Irakurketa dramatizatu hauek Bidebarrieta Kulturgune, Café Bar Bilbao eta Tartean teatro konpainiaren elkarlanean antolatu dira urtarrilaren 31n, Bilboko Bidebarrieta liburutegiaren aretoan, arratsaldeko 7:30etan, honako aktore profesional hauek hartuko dute parte: Patxo Telleria, Jokin Oregi, Ane Pikaza eta Mikel Martinez. Denak “Tartean teatroa” Bilboko antzerki konpainiako partaideak.
Bertan testu egileen autoreak ere izango dira eta ekinaldian hartuko dute berba.
Mikel Martinezek, sari hauen sustatzaileak eta antolatzaileak, gidatuko du ikuskizuna.