Musika Eskolak zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu otsailetik apirilera bitartean. Aurten oboearen, fagotaren, biolaren eta biolinaren interpretazioan oinarritzen dira tailerrak eta hauekin batera, jazz musika, `Finale´informatika programan egunera jartzea eta euskal dantza tradizionalen jatorria ere izango dira aztergai.
Ikastaroen matrikula epea zabalik dago ikastaro bakoitzeko plaza kopurua bete arte eta publiko zabalarentzat daude zuzendurik eta era honetara, beste eskola batzuetako irakasleek eta ikasleek ere eman dezakete izena. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan izango dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8.zenbakian. Ikastaroen matrikula prezioa, ikasgaiaren eta tailerraren iraupenaren araberakoa izango da, baina edozein kasutan ere, 6 eta 50 euro bitartean izango dira.
ASTEBURU HONETAN, lehen ikastaroak: oboea eta fagota
Lehendabiziko jarduerak, oboe eta fagotaren ikastaro magistralak izango dira, larunbatean, otsailaren 2an izango direlarik. Mintegietan, instrumentua ahoan nola jarri behar den eta arnasketa ariketak nola egin behar diren azalduko dute. Bi ikastaroek lau orduko iraupena izango dute eta goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara) izango dira. OBOE IKASTARO MAGISTRALA Jacky Morelen eskutik izango da, Iparraldean, Baionako Kontserbatorio Nazionalean irakaslea; eta FAGOT IKASTAROA, Guillermo Salcedoren eskutik, Salamancako Goi Kontserbatorioko irakaslea. Ikastaro hauek osatzeko, Alipio Guinaldo eta Philippe Rigautat Erviti etxe espezializatuko teknikariek musika tresna hauen mantentze egokiaren inguruko hitzaldia emango dute 16:00etan. `Master class´ bakoitzaren prezioa 20 eurotakoa da eta talde bietan 12 lagunentzako plaza kopuru mugatua egongo da.
Otsailean ere, ostirala 8an eta larunbata 9an, BIOLIN IKASTARO MAGISTRALA, 1997tik Malagako harizko Kontzertzertoko orkestran kontzertinoa den José Manuel Gilen eskutik izango da; eta BIOLARENA, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide den Cástor Narvateren eskutik. Ikastaro bakoitzak hiru modalitate izango ditu: entzule legez parte hartzeko (10 euroren truke); 30 minututako ikastaro baten bakarkako ikasle bezala parte hartzeko (30 euro) eta 60 minututako bakarkako ikastaroa (50 euro).
Jazz mintegiak bateria, gitarra eta kontrabaxuarentzako
Otsailerako programa hilaren 27an eta 28an amaituko dira JAZZ IKASTARO BERRITZAILE batekin, Borja Barrueta bateriaren, Martín Leiton kontrabaxuaren eta Jordi Matas gitarra jolearen eskutik. Musika estilo honetan instrumentu hauek interpretatzen dituen edozeini zuzenduta dago ikastaroa. Bi egunetan banaturik, hamar orduko iraupena du ikastaro honek, 10:00etatik 13:00etera goizeko ordutegian, eta konboen beste bi ikastaro magistralaren (14:30etatik 16:30etara) ondoren, ikasle eta irakasleek La Galerako auditorioan doako kontzertu bat eskainiko dute elkarrekin. Hamar lagunentzako plaza kopurua dute ikastaroek eta matrikula egiteko, hiru aukera eskaintzen dira: ikastaro osoa (40 euro), ikastaro magistralak bakarrik (30 euro) edo soilik konboena (20 euro).
Konposaketan interpretazioan baino gehiago oinarriturik, otsailaren 25etik martxoaren 18ra, `Finale´partituren ediziorako programarekin egunean jartzeko aukera izango da Ángel Enfedaque gure Eskolako informatika musikaleko irakaslearen eskutik. Ikastaroak (hamabi ordutako iraupenaz), lau egunetan banatuko dira goizeko ordutegian (10:00etatik 13:00etara). Eta ikastaroaren prezioa berrogei eurotakoa da eta zortzi lagunentzako plaza kopuru mugatua egongo da.
JUAN ANTONIO URBELTZ folklorezale eta koreografoak eskainitako ikastaroa
Eta azkenik, apirilean eta Eskolan, euskal musika tradizionalaren zaletuek, JUAN ANTONIO URBELTZ folklorezale eta koreografoak egindako ikerketa lanak bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango dute. Iruñar koreografoak dantza tradizionalaren sorkuntzaren inguruan bere ikuspegia azalduko du hilaren 19 ostiralean, 18:00etatik 21:00etara La Galerako auditorioan eskainiko duen solasaldian. Hiru ordu besterik ez du iraungo eta bertan parte hartzeak sei eurotako prezioa izango du. Tailer hau euskara hutsez izango da.
Udal Musika Eskolak 2005etik antolatzen ditu Prestakuntza Tailer hauek eta jende ugarik parte hartu du urte hauetan zehar, gure zentrokoak nahiz beste eskoletatik etorritakoak. BilbaoMusika, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko erakunde autonomoa da, eta Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Txistulari Bandaren kudeaketaren arduraduna da. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonora deituz edota www.bilbaomusika.net webgunearen bitartez.
PRESTAKUNTZA TAILERRAK 2013
Izena ematea: Bilbaomusikan, Sorkunde kalea, 8. Telefonoa 94 416 47 85, edo www.bilbaomusika.net web orriaren bitartez.
OBOE IKASTARO MAGISTRALA (Jacky Morel) + MANTENIMENDUAREN SOLASALDIA (Alipio Guinaldo eta Philippe Rigautat)
Oboeko irakasleei zuzendurik.
Data: Otsailak 2
Iraupen orduak: 4
Prezioa: 20 euro
FAGOT IKASTARO MAGISTRALA (Guillermo Salcedo) + MANTENIMENDUAREN SOLASALDIA (Alipio Guinaldo eta Philippe Rigautat)
Fagoteko irakasleei zuzendurik.
Data: Otsailak 2
Iraupen orduak: 4
Prezioa: 20 euro
VIOLA IKASTARO MAGISTRALA (Castor Narvate)
Biolako ikasle eta irakasleei zuzendurik
Prezioa: ordu bateko bakarkako ikastaroa , 50 €; ordu erdikoak, 30; entzuleak, 10
BIOLIN MASTER CLASS (José Manuel Gil)
Biolineko ikasle eta irakasleei zuzendurik
Data: Otsailak 8 eta 9
Prezioa: ordu bateko bakarkako ikastaroa , 50 €; ordu erdikoak, 30; entzuleak, 10
JAZZ MINTEGIA (Borja Barrueta, Martín Leiton eta Jordi Matas) + KONBO SAIOAK ETA KONTZERTUA
bateria, kontrabaxua eta gitarra jotzen dutenei zuzendurik
Data: Otsailak 27 eta 28
Iraupen orduak: 10
Prezioa: ikastaro magistralak, 30 euro; Konboa, 20; eta mintegi osoa, 40 euro
‘FINALE’ PROGRAMAREN GAURKOTZE IKASTAROA (Ángel Enfedaque)
Programaren erabiltzaileei zuzendurik
Data: Otsailak 25 eta 4, martxoak 11 eta 18
Iraupen orduak: 12
Prezioa: 40 euro
TRADIZIOA ETA SORKUNTZA: URBELTZEKIN SOLASALDIA (Juan Antonio Urbeltz)
Publiko guztiarentzat zabalik
Data: Apirilak 19
Iraupen orduak: 3
Prezioa: 6 euro