Uribarriko gazteek "altxamendurako" deia egin dute

bertonaldizkaria 2013ko ots. 15a, 09:39

“Auzoa irabazteko baldintzak sortu” direla-eta, Uribarriko gazteek gaur, hilak 15, “altxamendura” dei egin dute. Uzturre plazan, 19:00etan jarri dute hitzordua.

Bilboko Udalak “diru apur bat” duenean Patakon-Irazabal eraikina "gazte ekintzaileentzako zentro" gisa egokituko duela adierazi ostean, gaur Uribarriko gazteek mobilizatzeko hitzordua jarri dute Patakon-Irazabal auzotarren beharrizanak asetzeko  espazio gisa aldarrikatzeko.

2012ko ekainaren 26an hustuarazi zuen Ertzaintzak Patakon kolektiboak hilaren hasieran okupatutako eraikina. Ordura arte, sotoa eta beste 7 solairu dituen eraikinak ia mende erdi eman zituen hutsik.

INFO + URIBARRI AUZOA