Hiritarren Partaidetza Sailari egin dio eskaera Uribarriko Gure Etxea elkarteak, Patakon-Irabazal eraikina gazte ekintzaileentzat ez ezik auzotarrentzat ere egokitu dezan.
Zehazki, erabilera anitza izango duen areto handi eta zabala -100 metro kuadro ingurukoa, "oinarrizko ekipazioarekin hornitua- eskatzen du batetik, eta bestetik gela itxi eta bereiziak -25 metro kuadrokoak- Uribarriko "talde eta eragileen azpiegitura beharrizan oinarrizkoak asetzeko".
Eskaera joen den ostiralean luzatu zion formalki Gure Etxea elkarteak Bilboko Udaleko Hiritarren Partaidetza Saileko ordezkariei.
INFO + GURE ETXEA