uriola.eus

Genero indarkeriaren aurkako udal programen inguruko hitzaldia, Batzar Nagusietan

 Bilbo

Hitzaldia Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Saileko teknikariek emango dute gaur, asteartean,  18:30etik 20:30era, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan (Hurtado Amezaga 6).

Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluak eta Bilboko Udalak antolatuta, hitzaldiaren helburua da genero-indarkeriaren arloan jarduteko Udalaren protokoloei eta errekurtsoei buruzko informazio zehatza eskaintzea. Halaber,  genero-indarkeriazko egoerak identifikatzen laguntzeko eta egoera horren aurrean nola jardun jakiteko tresnak eskaintzea da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa