Otxarkoagan D eredua eskatu du Bilduk

bertonaldizkaria 2013ko ots. 20a, 09:10

Otxarkoaga Bilboko auzo bakarra da euskararen irakaskuntza eskaintzen ez dena. Gaurko egunean oraindik Otxarkoagako auzokideek haien auzoan euskara ikasteko eskubidea urratutik daukate.

CEIP FCO. GOYA - LOPE DE VEGA HLHI eta CEIP ARTATSE HLHI ikasketa zentro publikoetan A eredua baino ez de eskaintzen. Bilduren iritziz egoera honek Otxarkoaga auzoko eskolek bizi duen “getizazioan” sakondu baino ez du egiten. Euskara eta Euskal Herriaren ezagutzan hezteak lagungarri egingo luke egoera hau.

D eredua, gure seme-alaben euskalduntzea, hizkuntza aniztasuna eta jendarteratzea bermatzen duen eredu bakarra da.

Hori dela eta, BILDUk otsaileko Udalbatzan eskatu du: Udal Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzari eskatzea Otxarkoagako eskola publikoetan D eredua eskaintzea.