Ostiralean kontzentrazioa deitu du Herrirak Arriagan

bertonaldizkaria 2013ko ots. 20a, 09:46

Gaur, otsailak 20, berraztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines de Rio euskal herritarraren auzia. Parot doktrinaren aurkako mobilizazio ugari antolatuko ditu Herrirak Euskal Herri osoan zehar.

Bilboko Herrira mugimenduak doktrina hori salatzeko elkarretaratzea deitu ostiralerako, otsailak 22, 19:30ean Arriaga Plazan.