Aurreko larunbatean, hilak 23, Euskadiko Galiziar Etxeen Irmandadeek eta Sabino Arana fundazioak Alfonso Castelaori egin zioten urteroko lore eskaintza Txurdinagako parkean.
Mikel Anjel Lertxundi eskultore berritxuarrak Castelaori eskaini zion eskulturaren aurrean Juan Maria Atutxa eta Irune Zuluaga Sabino Arana fundazioaren lehendakaria eta zuzendaria, hurrenez hurren, Bilboko udaleko Jose Luis Sabas obra eta zerbitzuen sailaren burua, hainbat zinegotzi, Galiziako Etxeetako ordezkariak eta 50 bat persona bildu ziren.
Laudioko Galiziako etxearen Espalladoiro gaitari taldeak ekitaldia ireki ondoren, Castelaoren izena eta izana goraipatu zuten han bildutakoek, ondoren lore sorta bi jarri zuten sinbologiaz beteriko garaixearen barruan. Azkenik Galiziaren eta Euskadiren ereserkiak elur maluten artean entzunda ekitaldia bukatu zen. "Castelao para ela viveu, para ela morreu"