Badator Santutxu-Txurdinagako XIII. Euskararen Astea

bertonaldizkaria 2013ko mar. 8a, 12:09

Mahatserrian ostegunean, martxoak 21, ibiliko gara eta Korrikagaz batera datorku aurtengo Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea krisiak murriztua baina ez gogogabetua.

Eskoletan antolatu diren ekitaldiez gain, 15ean taberna ibiltariarekin hastea, 16an Koadrilen Eguna egitea, igandean Gaztedi dantzari taldea plazaz plaza ibiltzea, asteartean Begoñako udaltegian musikaren gaineko hitzaldia antolatzea eta 21ean, goizean, Santutxuko, Txurdinagako eta Uribarriko Korrika Txikietan eta, arratsaldean, KORRIKA haundian parte hartzea. Azkenik, 22an Santutxu Kantari bereziagaz amaitu ostean, eguneroko euskal langintzari segida emongo dautsagu…

Santutxu-Txurdinagako XIII. Euskararen Astea - EGITARAUA

Martxoak 15: Taberna Ibiltaria

Martxoak 16: Koadrilen Eguna

Martxoak 17: Gaztedi dantzari taldea plazaz plaza

Martxoak 20: euskarazko musikari buruzko mahaingurua. Partaideak: Ines Osinaga (Gose), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Gaizka Salazar (Gatibu), Aiora Renteria (Zea Mays). 19:30ean, Begoñako udaltegian

Martxoak 21: Korrika Txiki Santutxun, Txurdinagan eta Uribarrin goizean eta arratsaldean Korrika 18

Martxoak 22: Santutxu Kantari