Bihar txotxongilo taldeak “Ipuin magikoa” aurkeztuko du Begoñako udaltegian

bertonaldizkaria 2013ko mar. 12a, 10:06

Ikusi eta Ikasi ekimenaren barruan, gaur martitzena, martxoak 12, Begoñako udaltegian Txotxongilo taldearen “Ipuin magikoa” lana ikusteko aukera izango da 18:00etan.

Txotxongiloen bitartez sorgin, herensuge, lamia, lore, tximeleta eta nahi duenean ura darion iturriari buruzko istorioekin gozatzeko aukera izango dugu.

Hiru ipuinez osatutako ikuskizun hau, eredu tradizionaleko antzokitxo zoragarri baten antzezten da, estetika atsegin bezain zainduarekin. Izan ere, formatu txikiaren edertasunak saioa sendotu egiten du.

Ipuin magikoak entzuteko aukera Begoñako udaltegian (Circo Amateur Club Deportivo, 2) izango dugu martxoaren 12an (asteartea) 18:00etan.

INFO + IKUSI ETA IKASI