Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dute BBK sariketako bertso-finala

bertonaldizkaria 2013ko mar. 14a, 11:36

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak. Finalerako sailkatuta geratu diren talde biak Durangaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Gogoratu behar dizuegu sariketa hau eskualdeka jokatzen dela eta 7 taldek hartu dutela parte: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Durangoko finalaurrekoan, Durangoko institutuan bertan egin zen Durangaldea eta Arratiaren artean. 200 bat ikasle zaratatsuren aurrean, hauek izan ziren kantatu zuten bertsolariek eta lortutako puntuaketak:

 

DURANGALDEA

ARRATIA

18

urte

arte

Garoa Angiozar

Iruri Altzerreka

Txaber Altube

Arrate Gaztelu

Aitor Asua

Beñat Alonso

19-24

urte

bitarte

Aitor Bizkarra

Ander Gerrikaetxebarria

Ane Alegria

Malen Amenabar

Irati Astondoa

Illart Gumuzio

 

DURANGALDEA

ARRATIA

18 urte arte

155

164

19-24 urte

232

221

Guztira

387

385

Getxon jokatu den finalaurrekoan, Aixerrota institutuan, ikusleak institutuko 150 ikasle izan dira, saioa atentzio osoz jarraitu dutenak. Hona hemen lortutako emaitzak:

IPAR URIBE

BILBOALDEA

18

urte

arte

Unai Mendiburu

Aitzol Muruaga

Paule Loizaga

Iker Aiartzaguena

Ander Anakabe

Jon Larrabide

19-24

urte

bitarte

Inazio Vidal

Peio Arondo

Imanol Uria

Peio Molinuevo

Andere Molinuevo

Iker Garitagoitia

 

IPAR URIBE

BILBOALDEA

18 urte arte

168

126

19-24 urte

220

217

Guztira

388

343

Beraz, sariketa amaitzeko finala baino ez zaigu falta, datorren asteraren ostiralean, martxoak 22, 19:00etan egingo duguna.

FINALA

Eguna

Lekua

Ordua

Martxoaren 22a, ostirala

BILBO - KAFE ANTZOKIA

19:00