Uribarriko eskolak 105 urte; material bilketa abian

bertonaldizkaria 2013ko mar. 14a, 19:27

1908ko uztailaren 5ean jarri zuten Uribarriko eskoletako lehen harria. Ikastetxearen 105. urteurrena ospatzeko argazki zaharrak eta oroitzapenak batzeko deia zabaldu dute auzoan.

Uribarri eskolako zuzendaritzak eta IGEk honako mezu hau helarazi digute lau haizetara Mahatserrian zabaltzeko.

 

Guraso agurgarriak:

Gure eskolak 105 urte betetzen ditu aurten. Urteak igaro dira; 1908ko uztailaren 5ean jarri zuten lehen harria.

Urteurren hau ospatu nahian, ekintza batzuk antolatuko ditugu, eta horretarako gatorkizue, laguntza eske.

Argazkiak izanez gero, edo aspaldiko ikasleak izan direnen esperientziak kontatzeko...

Zuokin guztiokin kontatzen dugu. Animatzen bazarete, zuzendaritzatik igaro edo IGEkoekin komentatu (Tf: 615 782 701).

Bestalde, apirilaren 19an (ostirala) topaketa bat egingo dugu, 16:15etatik aurrera, interesatuta dauden guztiekin.

Adeitasunez,

Zuzendaritza eta IGE

Bilbon, 2013ko martxoaren 11n

Argazkia: Haizea Ruiz Bretosen Experiencias de Vida de las Mujeres de Uribarri durante el Franquismo. 1940-1975 liburukoa da