Badator Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea krisiak murriztua baina ez gogogabetua.
Eskoletan antolatu diren ekitaldiez gain, gaur martxoak 15 Taberna Ibiltariarekin hastea, 16an Koadrilen Eguna egitea, igandean Gaztedi dantzari taldea plazaz plaza ibiltzea, asteartean Begoñako udaltegian musikaren gaineko hitzaldia antolatzea eta 21ean, goizean, Santutxuko, Txurdinagako eta Uribarriko Korrika Txikietan eta, arratsaldean, KORRIKA haundian parte hartzea. Azkenik, 22an Santutxu Kantari bereziagaz amaitu ostean, eguneroko euskal langintzari segida emongo dautsagu…
Santutxu-Txurdinagako XIII. Euskararen Astea
EGITARAUA
Martxoak 15: Taberna Ibiltaria
Martxoak 16: Koadrilen Eguna
Martxoak 17: Gaztedi dantzari taldea plazaz plaza
Martxoak 20: euskarazko musikari buruzko mahaingurua. Partaideak: Ines Osinaga (Gose), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Gaizka Salazar (Gatibu), Aiora Renteria (Zea Mays). 19:30ean, Begoñako udaltegian
Martxoak 21: Korrika Txiki Santutxun, Txurdinagan eta Uribarrin goizean eta arratsaldean Korrika 18
Martxoak 22: Santutxu Kantari
INFO + SANTUTXUKO KOADRILAK