Kari Ikonen Trio gaur kontzertuan Otxarkoagako udaltegian

bertonaldizkaria 2013ko mar. 15a, 11:27

20:00etan eskainiko du gaur (martxoak 15) jazz kontzertua Kari Ikonen Triok Otxarkoagako udaltegian.

Kari Ikonen, finlandiar musikaririk onenetakoak (Teosto Awards sarietarako izendatua 2012an), hirukote berezi honekin Bilbora dakarkigu Ara Yaralyan  handia, Tallin-en (Estonia) bizi den armeniar baxu-jotzaile birtuosoa hain zuzen, musikari handiekin lan egin duena, eta Markku Ounaskari bateria-jotzaile bikaina.

Doako kontzertua, aretoa bete arte.

INFO + KULTURA BARRUTIK