Ekitaldi ugari gaur Uribarriko Kultura Astean

bertonaldizkaria 2013ko mar. 18a, 09:25

Auzoko argazkien erakusketa eta "Gazta zati bat" dokumentala izango dira gaur Uribarrin Kultur-Astean.

- Gaur, Bizitegi elkartearen egoitzan Gazta zati bat dokumentala proiektatuko dute 19:00etan.

- Gaurtik ostiralera bitartean, auzoko argazkien erakusketa eskainiko dute Moraza futbol taldearen eskutik, arratsaldero Artxandape ikastolan.

- Martxoaren 19an, asteartean, Familia Santua parrokian kantaldia egongo da 18:00etan, Artxandape eta Aletuko gitarra ikastaroetako ikasleen eskutik.

- Martxoaren 20an, asteazkenean, Bizitegiko tailer irekien txanda izango da 16:30etatik 18:00etara.

- Kultur astearekin bukatzeko Korrikaren 18.edizioarekin bat egingo du egitarauak. Martxoak 21 euskararen aldeko martxa erraldoia Bilbora helduko da eta 18:00etatik aurrera, Uribarriko eskoletako kanpan Korrika Eguna ospatuko dute.

- Antolatzaileek ere, hilaren 24an, igandean, Baionan egingo den lasterketaren bukaerako jaira gerturatzeko deia luzatu dute.

INFO + URIBARRI AUZOLANEAN