Ikus-entzunezko baliabide eta txalaparta ikastaroak aukeran Otxarkoagan apiriletik aurrera

bertonaldizkaria 2013ko mar. 18a, 13:43

Tular Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatzen dituen txalapartari eta ikus-entzunezko medioei (irratia eta bideo sorkuntza) buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Otxarkoaga auzoak. Izen ematea udaleko web gunearen bitartez egingo da gaurtik hasita.

Programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa sartzen da, Irratiari (apirilaren 15ean, 17an, 22an eta 23an) eta Bideo Sorkuntzari buruzko bi ikastarok osatutakoa. Azken hori maiatzeko astearte eta ostegun guztietan emango da. Bi ikastaroen ordutegia 20:00etatik 22:00ak bitartekoa izango da.

Gaikako blokeen arteko lehena Irratiari buruzkoa izango da. Programaren barruan sartuko dira, besteak beste, irrati hastapeneko lehen nozioak, irratiko erredakzioa, lokuzio teknikak, irratiko generoak, teknologia berriak eta internet bidez on line emisioa martxan jartzea eta aurrera eramatea.

Bideo sorkuntzari (bideo edizioa eta kameraren erabilpena) eskainitako monografikoa bideo-zaletuei, diseinatzaileei eta bideoen lan digitalean lehen pausoak (geruzen erabilera, irudiak eskuratzea, tresnak…) emateko interesa duten ikasleei dago zuzenduta, batez ere. Horrez gain, Bideo kameraren erabilpenari eskainitako partea, bideo kameren funtzionamenduan eta haiek eskaintzen dituzten aukera zabaletan zentratuko da. Sei gai landuko dira: kamera digitala, modeloak eta osagaiak, kalitatea zehaztea, kolorearen eta tonuaren kontrola eta formatuak eta irudi digitalen kontserbazioa, besteak beste.

Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko prezioa 40 eurokoa izango da (32 euro, Tular elkarteko bazkideentzat). Irrati ikastaroa solte egin nahi izanez gero, prezioa 15 eurokoa izango da, eta bideo-sorkuntzakoak 30 euro balioko ditu (12 eta 24 euro, Tular elkarteko bazkideentzat).

Musika ikastaroak

Prestakuntza ikastaro horrez gain, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu du, hori ere Otxarkoaga auzoan. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan emango da, maiatzaren 6tik 22ra, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, eta pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, apirilaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga-Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurretik.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net