Kakitzat, KEM MOC, Eguzki, Ekologistak Martxan, Komite Internazionalistak eta Askapenak Bilbotik Getxora arteko bizikleta martxa antolatu dute larunbatean.
Bizkaiko herrietan ekoitzi eta garatzen den goi teknologia militarra (borrokarako hegazkinak, artilleriako jaurtigaiak, besteak beste) salatzeko bizikleta martxa antolatu dute hainbat eragilek apirilaren 6an, larunbata. Bilbotik abiatuko dira txirrindulariak, 11:00etan foru jauregian jarri dute hitzordua, eta bidean, besteak beste, ITP eta Sener arma lantegietan geldialdiak egingo dituzte.