Eman Euskara elkarri KORRIKA 18

bertonaldizkaria 2013ko api. 4a, 09:59

Pasa den martxoaren 21ean KORRIKA Mahatserritik igaro da eta aurtengo leloak dioen bezala “Euskara elkarri emateko” aukera izan dugu. Lan guztiak burutu eta gero, pozik egoteko arrazoiak daude eta goibel egotekoak ere bai.

Testua: Patxi Zuluaga (AEK)

Argazkiak: Iñigo Azkona

Jendearen parte hartze handia pozik egoteko modukoa izan da eta horren adibide da lasterketan izandako milaka lagun. Honekin batera ezin ahaztu Uribarrin Korrika kanta baliatuta grabatutako Flashmob-a, Santutxu-Txurdinagako Euskararen Sstean egindakoak eta bukatzeko bideratu diren hiru Korrika-Txikietan inguruko ikastetxe gehienek parte hartu izana.

Gaur egun Korrika-Txiki esaten dugunean, ikastetxe “gehienak” erabili behar dugu, ezin baitugu ikastetxe “guztiak” esan; eta horrek aurrera begira lana dugula agerian uzten du. Gainera batzuei ahaztu egiten zaie KORRIKAn aldarrikatu nahi dugula gure hizkuntza Euskara dela eta horren inguruan indarrak batu behar ditugula. Horiei gogoratu nahi diet esaerak dioena “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da”. Azkenik aipatu nahi ditut urtez urte KORRIKAn parte hartu ezin duten lagun guztiak.

Bukatzeko nire eskerrik beroenak prestaketan lagundu duten guztiei eta bereziki Andoni, Endika, Jose Antonio, Joseba, Jose Felix, Aitziber, Jon eta Puriri, KORRIKA zuek zarete. Eskerrik asko guztioi!

Iñigo Azkonaren argazki gehiago hemen