CIB saria Uribarriko Wilma sarraila-dendarentzat

bertonaldizkaria 2013ko api. 29a, 13:16

Trauko kaleko Wilma sarraila-dendak lortu du CIB saria, furgonetaz eskaintzen duen zerbitzuagatik, telefonoz dei eginez edozein tokitan edozein motatako giltzen kopiak unean-unean egiteko aukera ematen duelako.

Marta Ajuriak, Turismo eta Merkataritzako alboko zinegotzi ordezkariak entregatu dio Bilbao Arenan lehenengo CIB 2012 saria Trauko kaleko Wilma sarraila-dendari. Iaz edo 2013ko lehenengo hiruhilekoan martxan jarri den ideiarik berritzaileena bilatu da, eta CIB (Bilboko Establezimendu Berritzaileak) komunitateko 19 establezimendu aurkeztu dira deialdi honetara. CIB sarien helburua izan da jendeak CIBko establezimenduek martxan jarri dituzten eta epaimahaiaren arabera beren kalitateagatik, egiten duten berritasun-ekarpenagatik, beren originaltasunagatik eta joerak eragiten dituztela-eta desberdintasunak sortzeko gai diren ideia berritzaileak balioestea. Sarien banaketan, gainera, QR berriak aurkeztu dira, aurrerantzean CIBeko establezimenduak identifikatuko dituzten ikurrak, alegia.