'Bilbo kudeatzeko bestelako ereduak' jardunaldiak maiatzaren 23tik 25era La Bolsan

bertonaldizkaria 2013ko mai. 7a, 17:46

"Irizpide ekonomiko hutsen araberako eredu merkantilistetatik aparte, bestelako Bilbo bat pentsatu, antolatu eta gauzatu daitekeela" jakitun antolatu ditu EH Bilduk jardunaldiok. Maiatzaren 23tik 25era biatartean izango dira Alde Zaharreko La Bolsa auzo etxean.

OSTEGUNA, MAIATZAK 23

Gaia: Hiriaren kudeaketa ekonomikoa

18:00     Jardunaldien irekiera

18:15     Nora garamatza kudeaketa eredu publiko-pribatuak? Mercè Cortina Oriol eta Xabi Gaintza, EHU

18:45     Ekonomia pertsonen zerbitzura. Karlos Askunze, REAS

19:30     Gizarte-Klausulak udal kontratazioan: Donostiako Udala. Jabi Vitoria, Donostiako Udaleko Ogasun Saileko zinegotzia

20:15     Lan taldeak

21:00    Itxiera

OSTIRALA, MAIATZAK 24

Gaia: Etxebizitzaren kudeaketa

18:00     Jardunaldien irekiera

18:15     Etxebizitza eskubidea bermatzeko politika publikoak. EtxebizHitza Plataforma

19:00     Izaera sozialeko etxebizitza politikak. Adibide praktikoak. SostreCívic, Catalunya

20:00     Lan taldeak

21:00     Itxiera

LARUNBATA, MAIATZAK 25

Gaia: Espazio publikoaren erabilera eta kudeaketa hirian

09:45     Ondare industrialaren berrerabilpena. Iñaki Uriarte arkitektoa.

10:05     Espazioen biziberritzea autogestioaren bidez. Astra, Gernika.

10:25     Espazio publikoaren erabilera hirian. Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea

10:45     Lan taldeak

11:30     EH BILDUREN EKITALDI POLITIKOA

11:45     Atsedenaldia

Gaia: Auzoetan enplegua sortzeko eta sustatzeko sareak

12:00     Enplegua sustatzeko eredu alternatiboak. Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona

13:00     Eztabaida interaktiboa

13:30     Jardunaldien ondorioen aurkezpena

14:00     Amaiera

HIZLARIEN SOSLAIAK

Mercè Cortina i Oriol (EHU)

Zientzia Politikoetan Doktorea da. Halaber, Demokrazia Parte Hartzailean eta Garapen Komunitarioan aditua da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kide ere bada.

Xabier Gainza (EHU)

Ekonomian Doktorea da,  eta Ekonomia Aplikatuko irakaslea, EHUn. Hirien plangintza eta politika ekonomikoen azterketan eskarmentu handia du.

Carlos Askunze (REAS)

Bilboko San Frantzisko auzoko gizarte eragile eta elkarte ugaritan parte hartu du 1994tik gaurdaino. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinadorako ordezkari izan da hainbat foro instituzional eta sozialetan. 2005etik, ekonomia alternatiboa eta solidarioaren eremuan lan egiten du. Eta horren aurretik, nazioarteko  kooperazioaren eta garapenari loturiko hezkuntzaren eremuetan aritu zen, hamar urtez.

Jabi Vitoria (Donostiako Udaleko Ogasun Saileko zinegotzia)

Kontratazio publiko arduratsua bultzatzeak instituzioen helburua izan beharko luke, eta helburu hura lortzeko bidean, gizarte klausulak ezartzea baliabide eraginkorra izan daitekeela uste du Jabi Vitoria Donostiako Ogasun zinegotzia denak. Enpleguaren kalitatea bermatzeko nahiz gizarte bazterketaren adierazpide ugarien kontra borrokatzeko tresna egokia izan daiteke gizarte klausulen sistema. Halaber, minusbaliotasunen bat dutenen edota enplegua lortzeko zailtasunak dituztenen gizarte integrazioa errazteko bide izan daiteke gizarte klausulak. Administrazioak erantzukizun handia du herritar guztiekiko oro har, eta arrazoi desberdinak tarteko, zailtasunak dauzkaten herritarrekiko bereziki. Hala, guztien aukera berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko bide arras interesgarria da gizarte klausulena, baita enplegu, genero eta hizkuntz eskubideak bete egiten direla ziurtatzeko modu ere.

EtxebizHitza Plataforma

LAB, STEE-EILAS, Desazkundea, M15 mugimendua, EGK, Errekaldeko Kaleratzerik Ez! Plataforma, RBU eta Iratzarrik osatzen dute EtxebizHitza Plataforma, besteak beste. Pertsona guztiek etxe egoki eta duin bat erabiltzeko daukaten eskubidea bermatua izan dadin lan egiten dute. Ekinbide ugari abiatu dituzte aipaturiko helburua gauzatze bidean. Hala, gizarte eragile andanaren atxikimendua jaso dute.

SostreCívic, (Catalunya)

Sostre Civic irabazi asmorik gabeko Kataluniako elkarte bat da. Bizi garen jendartea pertsona eta ingurumenarekiko errespetuzkoa eta justua izan dadin lan egiten du, egungo sistema eraldatuko duten irtenbide gauzagarriak planteatuz eta  egituratuz.

Iñaki Uriarte (arkitektoa)

Arkitekturan lizentziatua, ondare kultural eta industrialean aditua, eta ikerlari, artikulu idazle eta hizlari kritiko eta nekaezina da. Haren lanek hiriaren memoria dute abiapuntu. Ezagutza zabala du Bilboko ondare arkitektoniko eta industrialaren inguruan.

Leire Lopez Ziluaga (Astra, Gernika)

Astra kudeatzen duen koordinadorako kidea da. Astra, Gernikan dagoen kulturaren eremua lantzen duen fabrika soziala da; arlo publikoaren kudeaketan, jendartearen parte-hartze zuzena bultzatzen duen espazioa. Astrak kulturaren ikuspegi zabala lantzen du; pertsonen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala ditu abiaburu eta helburu. Kulturaren ideia hau ez da mugatzen ekoizpen artistikora soilik; ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen duten ideien eta ekinbideen hedatzea ere sustatzen du.

Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea

Igor Ahedo Gurrutxaga Zientzia Politikoetako irakaslea da EHUn. UPV-EHUko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Master Ofizialeko arduradun izandakoa da. Hiriaren identitatea eta ekimen kolektiboaren inguruko hainbat lan eta ikerketa egin ditu. Orobat, Errekaldeko Errekaldeberriz Auzo Elkarteko kidea da.

Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona

Soziologoa, ikerlaria eta ekonomia kooperatiboko irakaslea da. La Ciutat Invisible-ko kidea da, eta Bartzelona hiriko Projecte Barri Cooperatiu–ko dinamizatzailea. Horretaz gain, Las cooperativas obreras de Sants. Autogestió proletària en un barri de Barcelona (1870-1939) liburuaren egilea, beste batzuekin batera.

INFO + EH BILDU BILBO