EMAKUMEEN ESTATUKO ARETO FUTBOL KOPAko partidak La Casilla pabiloian

bertonaldizkaria 2013ko mai. 24a, 10:20

Santutxuko STILO BERRI KLUBAk gaur, maiatzak 24 ostirala, 10:30ean, "Emakumea eta kirola" gaiari buruzko hitzaldia antolatu du La Casilla kiroldegian.

Hitzaldi hau, Bilbon, maiatzaren 24, 25 eta 26an ospatuko den EMAKUMEEN ESTATUKO ARETO FUTBOL KOPAko egitarauaren barruan dago. Txapelketan emakumearen kirola bultzatzeko jardueren artean, emakumea eta kirolaren inguruko ARGAZKI ERAKUSKETA bat ere egongo da.

Gainera, igandean, maiatzak 26, 10:30ean, KOPAKO FINALA baino lehen, PARTIDA BENEFIKOA egongo da. STILO BERRI taldeak etxerik gabeko jendeari laguntzeko lan egiten duen RAIS elkartearek aurka partida jokatuko du eta jasotako dirua elkarte horrentzako izango da.

Sarrerak hartzeko hemen