Uribarriko Eskolako landak hiru gune ezberdin eta hamaika jarduera hartuko ditu bihar, maiatzak 25.
Uribarri Eguna antolatu dute auzoko hainbat eragilek, eta goizetik gauera adin guztietako auzokideentzako egitaraua prestatu dute.
Goizean umeentzako jolasak, nekazaritza azoka, argazki erakusketa eta tailerretan parte hartzeko aukera izango da, besteak beste. 14:30ean herri bazkaria izango da eta ondoren, hitzaldien txanda; Esnetik kooperatiba, Bilbodiru, Deshazkunde eta Lezamako Bide Zaharreko ortuko kideek haien ekimenen nondik norakoak azalduko dituzte.
Uribarri Eguna agurtzeko, tabernaz taberna ibiliko dira pintxopoteoan.
INFO + URIBARRI AUZOLANEAN