Bilduk Europa Parkean kontzertuak egiteko proposamena atzera botatzeko eskaria egin du 3-4.barrutietan

bertonaldizkaria 2013ko mai. 28a, 11:37

Aste Nagusiko kontzertuetarako kokapen posibleak eragile guztiekin estudiatzeko eta adosteko deia egin dio EH Bilduk EAJri.

Bilboko EH Bildu koalizioak 3. (Santutxu, Begoña eta Bolueta) eta 4. (OtxarkoagaTxurdinaga) barrutietan  EAJk Europa Parkean Aste Nagusiako kontzertuak egiteko egin duen proposamena atzera botatzeko eskaria egin du eta eragile guztiekin kokapen posibleak estudiatzeko eta adosteko deia luzatu dio EAJri.

Kontzertuak lekualdatzeko gobernu taldeak hartutako alde bakarreko erabakiaren aurrean, EH Bilduk gaia atzo (maiatzak 27) 4.barrutian egin zen bilkurara eraman zuen eta 3.barrutiko hurrengo bilkuraren gai ordenean txertatzeko eskatu du.