Bilbao Arena, Miraflores eta Etxebarria parkea bezalako aukeren artean kontzertuetarako baldintza oneneak betetzen dituena Europa parkea dela dio Itziar Urtasun jaietako zinegotziak.
Andoni Aldekoa alkatearen kabineteko zuzendariak adierazi duenez, talde batzuk hitz egiteko prest azaldu direla eta, "talde horiekin hitz egingo dugu kontsentsu bila, ardura eta azken erabakia udal gobernuarena dela kontzientze izanik". Udaleko ordezkarien helburua espazio ona eta etorkizunekoa lortzea da, "kontzertu gunea bi, hiru urtero aldatzen ez ibiltzeko" eta Aste Nagusiko espazioak "finkatu ahal izateko".
Auzotarrak aurrez aurre
Ostiralean, hilak 7, "Ez Aste Nagusiko kontzertuak Europa parkean egiteari" eskakizunarekin bat egin duten 7.300 pertsonen sinadurak udaletxera eramango dituzte sinadura bilketaren sustatzaileak. 10:30ean Europa parketik abiatuko dira eta oinez egingo dute udaletxera arteko ibilbidea. Deialdi zabala egin dute "lagun, auzokide eta senideekin" manifestazioan udaletxera jaisteko. 11:30ean sinadurak entregatzekoak dira.
Igandean, hilak 9, "Europa parkea ez ukitu" goiburupean manifestazio deia zabaldu dute. Martxa 11:00etan abiatuko da parkeko kioskotik eta inguruko hiru auzoetatik pasa ostean -Txurdinaga, Otxarkoaga eta Santutxutik- parkeko frontoian bukatuko da. Manifestazio ostean, umeentzako jolasak ere izango dira.
INFO + TXURDINAGA BIZIRIK TALDE
INFO + EL CORREO