Larraindantza Topaketa larunbat honetan Areatzan

bertonaldizkaria 2013ko eka. 13a, 12:19

Ekainaren 15ean, 20:00etatik aurrera, GAZTEDI TALDEAk dinamizatuko duen Bilboko Larraindantza topaketa tradizionalaren edizio berria ospatuko da. Gaztedi izan zen herri ekimen hau 2011n martxan jarri zuena, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Hirugarren urtez jarraian, LARUNBAT honetan, ekainaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizatuko duen Bilboko Larraindantza topaketa tradizionalaren edizio berria ospatuko da. Talde hori izan zen herri ekimen hori 2011n martxan jarri zuena, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Larraindantza, Euskal Dantza Nazional gisa hartzen da 1978an IruƱean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan ere, dantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak elkartzen dituena, dantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar dantzatzeko.

DANTZA ERRAZA

Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osatutako larrain dantza, dantzak eta gizarte harremanak lantzen duten 14 minutuko ekimena da. Horrela, iazko edizioan Gaztedi Dantzari Taldeak bultzatu zuen ideia nagusia, Larraindantzarekin hasi eta amaituko zen erromeria handian ehunka pertsona elkartzea izan zen. Horrela, 2011n eta 2012an, ehunka dantzari izan ziren gure Hirian inoiz ezagutu den Larrain dantza jendetsuenean. Larunbat honetan gauza bera errepikatu nahi da Plaza Barrian.

Aurtengo ediziorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntza izango du berriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzailearekin batera, erromeriari hasiera eta amaiera emango dion Larraindantza joko du.

Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen jaia bilakatzea da, bertako biztanleak, eta baita hirira bisitan datozenak ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen dantza hau dantzatzera hurbil daitezkeen gune bilakatzea. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta Gaztedi Dantzari Taldetik deia egin zaie Bizkaia osoko dantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, LARUNBATEAN erromeria jendetsu honetan parte har dezaten.