"Obabakoak" liburuaren irakurketa jarraitua gaur Arriagan

bertonaldizkaria 2013ko eka. 20a, 09:58

400 pertsona txandaka ariko dira gaur “Obabakoak” liburua irakurtzen Klasikoen 6. irakurketa jarraituan. Atxagak berak liburuari hasiera eman ondoren, Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleek eta aurpegi ezagunek hartuko dute hitza.

Aurtengo ekainean bete dira hogeita bost urte Obabakoak eleberria argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleentzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan.

INFO + BILBO ZAHARRA