Aurrekontu murrizketengatik, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek adierazi dute Mahatserriari zerbitzu emango dion metroko 3. linea 2017ra arte, gutxienez, ez dela inauguratuko. Asteazken arratsaldean Otxarkoagan eta ostiral arratsaldean Uribarrin auzotarrak kontzentratzera deitu dituzte.
Ekainaren 26an, asteazkena, 19:00etan Otxarkogako plazan eta ekainaren 28an, ostirala, 19:00etan Uribarriko Trauko kalean (BBK aurrean), metroko 3.lineako obren atzerapena dela eta, elkarretaratzeak egingo dira. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deialdiekin bat egin du.