Europa parkean kontzerturik nahi ez duten herritarren asanblada irekia gaur

bertonaldizkaria 2013ko eka. 27a, 09:49

Gaur, ekainak 27 osteguna, 18:30etatik aurrera Europa parkeko kioskoan bilera egingo dute Aste Nagusiko kontzertuak parkean bertan egitearen aurka dauden auzotarrek.

Aste honetan hasi dira Bilboko Udalaren aginduz Tecuni enpresako langileak Aste Nagusiko kontzertuetarako beharrezko diren instalazio elektrikorako lanak egiten Europa parkean, Txurdinagako auzotar batzuk jakinarazi dutenez.

Hurrengo asteartean, uztailak 2, Itziar Urtasun jaietako zinegotzia alderdi politikoetako ordezkariekin batzartzekoa da Aste Nagusiko kontzertuetarako hautatutako gunearen inguruan behin betiko erabakien berri emateko.

Auzotarrak, Bilboko Konpartsak, ekologistak eta oposizioko alderdiak Europa parkearen hautaketaren aurka agertu dira.

INFO + TXURDINAGA BIZIRIK