Inkesta: Zer deritzozu han-hemenkako jaietan izan diren sexu erasoei?
Rikardo - Santutxu
Oso txarto. Ezetza ezetza da eta puntu. Ezin da besteen borondatea gainditu.
Jose - Deustu
Emakume zein gizonek jaietan ondo pasatzeko eskubidea dute. Batzutan, gehiegikerietan erortzean, mugak ez dira berdin interpretatzen.
Mentxu - Alde Zaharra
Alkoholak eta drogek ez dute areagotzen zuk aurretiaz ez duzun ezer. Errepestuan hezi behar dira emakumeak zein gizonak.
Iker - Santutxu
Penagarria da eta ez dut uste adin eta kultura kontua denik.
Eujenia - Indautxu
Ez alkohol, ez droga, ez gau... ez dago aitzakiarik horretarako. Aurten arte ez dut ikusi gazteei bideratutako jai giroko erasoen kanpainarik.
Ainara - Santutxu
Garaiotan hainbeste saltzen den libertatea libertinaje bihurtzen da zenbaitetan, besteen libertatean sartzeraino. Erasoak justifika ezinak dira.
Baionako bestetan emakume bat bortxatu dute eta sexu eraso bat izan da