Urrian zabalduko du 2012/13 ikasturtea. Orduan hasiko dira haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak. Aurre-inskripzioa irailaren 27an zabalduko da eta urriaren 6ra arte egongo da zabalik.
2005/2006 ikasturtetik aurrera BilbaoEszenak antzerki tailerrak antolatzen ditu urtero umeentzat (8 urtetik 11 urtera) eta gazteentzat (12 urtetik 16 urtera). Denbora horretan, 250 ume eta gazte baino gehiagok hartu dute parte adin horietarako dagoen jarduera eszenikoen eskaintza urria zabaldu nahi duen ekimen horretan. Umeei eta gazteei zuzendutako tailer guztiak euskaraz eskainiko dira, ostiral guztietan, arratsaldez, datorren urriaren 18tik ekaina hilabetearen arte.
Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: Bilbon antzerkia sustatzea eta zabaltzea umeen eta gazteen artean; antzerki jardunaldietan interesa duten umeak eta gazteak prestatzea eta antzerkiko arteetan prestakuntza egokia izango duen zaletuen sarea sortzea, gaurko ume eta gazte horiek, denbora gutxi barru, etorkizuneko profesionalak izan daitezen. Ikastaro horietarako matrikulak 110 euro balioko ditu (80 euro langabezian dauden edo Diru-sarrera Berme Errenta jasotzen duten pertsonen kasuan).
Prestakuntza eszenikoa
Helduei zuzendutako prestakuntzak umeei eta gazteei zuzendutako tailerren helburu berberak ditu. Azken ikasturtean bakarrik, 100 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte prestakuntza eskaintza honetan. Oraingo honetan, Eszenarako Prestakuntzan eta Sorkuntzan zentratuko den helduentzako antzerki ikastaro orokorra URRIAREN 21ean hasiko da, eta ekainaren erdialdera arte luzatuko da. Ricardo Padilla (gaztelaniaz) eta Pako Revueltas (euskaraz) izango dira. Jarduera astelehen (euskaraz) eta asteazken (gaztelaniaz) guztietan eskainiko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.
Ikastaroa, antzerkian eta eszenaren munduan interesa duten pertsona guztiei dago zuzenduta. Horrela, sorkuntza eszeniko prozesuaren funtsezko tresnak ezagutzeko, antzezlearen lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza lana (bat-batekotasuna, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…) jorratuko dira. Ikastaro horiek 170 euro balioko dute (140 euro langabezian dauden edo Diru-sarrera Berme Errenta jasotzen duten pertsonentzat).
Tailerren batean parte hartu nahi duten pertsonek IRAILAREN 27tik URRIAREN 6ra bitartean egin beharko dute aurre-inskripzioa, Bilboko Udaleko web gunearen bitartez, www.bilbao.net helbidean.
Ohikoa denez, eskaria eskainitako plaza kopurua baino handiagoa balitz, aukeraketa egingo litzateke aurre-inskripzioa burutu dutenen artean, honako irizpide hauei jarraituz: lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutako pertsonak, eta gizonen eta emakumeen arteko parekidetasuna eta euskarazko taldeen eraketa bultzatuko da. Lehentasuna izango dute jarduera hori arte eszenikoekin erlazionatutako prestakuntzara bideratutako helburuz egiten dutenek, erabat aisiarako egiten dutenen aurretik.
PREZIOEI ETA ORDUTEGIEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea 3 – lonja. 48004 Santutxu
T: 94 433 49 95
Mail: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net
Izena emateko, Udaleko web gunean: www.bilbao.net