"Zu ere On Kitxote?" Santutxuko herri antzerkiaren emanaldi bakarra azaroaren 23an

bertonaldizkaria 2013ko urr. 8a, 11:12

Entseguetan buru-belarri murgildura dago "Zu ere On Kitxote?" herri antzerkiko lantalde zabala. Agerre taldearen laguntzarekin Santutxuko kultur eragile ugari ari da ekarlanean. Emanaldi bakarra eskainiko dute, azaroaren 23an Otxarkoagako Harrobia-Eskena zentroan.

Hernanin, Elorrion eta Azpeitian aurretiaz egin bezala, oraingo honetan Santutxun ari da Agerre taldea herri antzerkia zuzentzen. Hain zuzen ere, Santutxuko kultura eragileekin. Gaztedi Dantzari Taldea, Euskeria Abesbatza, Santutxuko Txistulariak, Bilboko Musika Eskolako dantzariak eta Santutxuko trikitilari eta albokariekin.

Elkarlanaren emaitza ikusteko aukera bakarra izango da, emanaldi bat soilik eskainiko baitute. Hitzordua azaroaren 23an jarri dute, Otxarkoagako Harrobia-Eskena zentroan.