Irudi Albuma: Iñaki San Martin, argazkitik eskulturara

bertonaldizkaria 2013ko urr. 9a, 10:11

Jorge Oteiza zeukan buruan Iñaki San Martin argazkilariak. Omenaldi txikia egin nahi zion Orioko eskultoreari. “Eskultorea ez naizenez argazkiekin eskultura egitea pentsatu nuen”. Bilboko udaletxe aurrean dagoen oboidea oinarritzat hartuta (Viaje al interior de la variante ovoide de la desocupación de la esfera, análisis del vacio). Beste inon argitaratu gabeko lana da hau.

 

Italian egonaldi luze egin ostean, etxera itzultzean, Guggenheim museoko eraikinak harritu zuen Iñaki. “Piloa gustatzen zait eta zerbait egitea pentsatu nuen”. Emaitza Metropolis, titanio, impossible architecture izeneko serie handia da.

Zinetik argazkilaritzara pasatakoa da Iñaki San Martin. Estudioa muntatu eta oraintsu ari da bere izena ezagun egiten. Erakusketa eta sari ugari pilatzen dihardu.

 

IÑAKI SAN MARTIN argazkilaria

www.fotografiasoarte.com

comercial@fotografiasoarte.com