Aiko taldeak doako kontzertua eskainiko du bihar Euskalduna jauregian

bertonaldizkaria 2013ko aza. 5a, 17:16

Nafar Pirinioetako doinuen aberastasuna zabalduko du Euskalduna Jauregian AIKO taldeak bihar, azaroak 6 asteazkena, `Bilgua´ bere azken diskoaren aurkezpenarekin.  

`Bilgua´ lanean artzainak antzina mendian suaren berotsaunaren inguruan biltzen zireneko usadioaren izpiritua jasotzen da, eta AIKOk bere markari jarraituz, kontzertu bizi, fresko eta zabala prestatu du oraingoan, non publikoak, euren ezarlekuak utzi eta emankizunean parte hartzeko aukera izango duen. Jauziak, jotak, valsak, mazurkak, txotisak edo zortzikoak izango dira Euskalduna girotzeko, 20:00etan hasiko den erromerian. Hitzordua A3 Aretoan izango da, doako sarrerarekin, edukiera bete arte.

Musika eta dantza maisuz osatzen den Aiko kultur kolektiboa, duela sei urtetik murgilduta dabil festa herrikoietan nahiz Euskadiko eszenatoki ezberdinetan euskal dantzak errekuperatu eta bere modu natural eta erlaxatuan gozatzea sustatzen, eta oraingoan ere, talde instrumental klasiko bat gaurkotzeko erronka berri batekin dator Euskaldunara, ttunttuna, biolina eta danborra. Hogei konposaketa berri jasotzen dira `Bilgua´ lanean, cd “xumea eta konplexurik gabekoa, baina era berean indartsua eta seguruenik bere  aire zaharkitua dela eta, belarri modernoentzat berritzailea”. Emankizun honetan Aiko taldeak ikuskizunean parte hartzeko aukera emango dio publikoari, A3 Aretoa jai giroan murgilduz eta Euskalduna Jauregia, Euskadiko kultur agertokitik garrantzitsuenetakoa, bilbotar euskal dantza zaletuen topagunea bihurtuz, Dantzaldi Ibiltariko dantza tailerrei esker, Aiko Taldea dagoeneko ezaguna izanik.

Ttunttunaren protagonismora eramango gaituzte `Bilgua´ lanen doinuek, Irati edo Ossau bailaretara, bertan, Euskal Herriko, Biarno eta Aragoiko kulturak elkarrekin bizi direlarik. Eremu geografiko honetan, Kataluniara arte ere hedatu daitekeena, ttunttun-biolin bikoteak, dantza tradizional adierazpen guztiak lagundu ditu XVIII.mende hastapenetik. Eta era honetara, disko berriak –Elkar etxeak ekoiztua-, mendia aldarrikatzen du, eta zehazki piriniar mendikatea, kultur-trukerako eta komunikaziorako ingurune natural gisara, mugaren ideia bereizgarri tradizionalaren aurrean, gurea izan dena eta gurea den tradizioan.

Bilguak, hasieratik bukaerara arte dantza egiteko musika eskaintzen du, XX.mende hastapenean Nafarroa iparraldeko Valcarlos-Luzaideko estilo tradizionaleko erromeria baten antzera, bailarako dantzak eta inguruetakoak dantzatuz, `modu batera edo bestera, gureak egin ditugunak. Entzuteko musika da, baina batez ere jauzien, nahiz ingurutxo, mutildantza, jota, vals, txotis, zortziko... doinuen erritmoan dantza egiteko´.

`Bilgua´Aiko taldearen zortzigarren diskoa da, bere sei urteko ibilbidean, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalak berritu eta hedatzeko apustua egin duena errezitaldi, erromeria, mintegi, tailer edo ikastaro ibiltarien bitartez, Dantzari Ibiltaria adibidez, hamabi herrietan bere edizio berria hasiberri duena (Bilbo, Donostia eta lehen aldiz aruten, Nafarroan eta Iparraldean ere).

Aiko taldea, musika eta dantza maisuz osatzen den irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da eta bere helburu nagusia, musika eta dantza tradizionala zabaltzea da. Dantza era natural eta erraz bat bezala ikusita, eta konplexutasunetatik aske, mundu guztiak praktika dezakeen jarduera, Aikok irakaskuntza metodo erraza eta dibertigarria proposatzen du, `Dantzaldi Ibiltaria´ ekimenaren bitartez hedatu nahi duena. Bere helburua erromeria tradizionalek ohiko izaera sozializatzailea har dezaten da, guztien entretenimendurako eta aisialdiko denbora librean, dibertitzeko modu baten izaera duena. Antolatzen dituen jardueren artean ditugu tailerrak, topaketak, erromeriak, nahiz, musika tradizionalaren grabaketak eta argitalpenak, liburu eta DVDak.

Aiko taldea, ondorengo musikariz osatzen da: Aitor Furundarena (soinujole eta konposatzailea), Alvaro Garcia Martinez (gitarrajolea eta konposatzailea), Asier Garcia Artetxe (perkusiojolea), Sabin Bikandi (txistulari eta konposatzailea), Elur Arrieta (perkusiojolea) eta Ainara Artetxe (biolinjolea), Juan Ortiz (teklatuak), Jon Gaminde (gaita eta danborra), Martin Ariztimuño (gaita) eta Jon Maia, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda eta Vanesa Castaño dantzari eta dantza maisuak.

INFO + AIKO TALDEA